2013(e)ko urriaren 26(a), larunbata

LOTAN DAGOEN HARTZA



 










Zein umeri ez litzaioke gustatuko plater dibertigarri hau jatea? Edozein haurrentzako festa batentzako ideala da, umeak egiteko haien guraso edo aiton-amonen laguntzaz. Oso lan gutxirekin errezeta erreza eta polita egitea posiblea da.

 Aukeratu dezakezue handi bat egitea edo hainbat txiki egitearen artean (argi dago, txikiak egitea, lan gehiago eskatuko duela).

OSAGAIAK:

Arroza = tamainaren arabera (argazkikoa bezalako batentzako, 250 gr.). 
Soja saltsa = pixka 1.
Gazta = zati 1.
Oliba beltz = 1 edo txokolatezko hodi-harkatz bat dekoratzeko.
Arrautzak = tamainaren arabera (argazkikoa 3 darama).
PRESTAKETA:
 Arroz zuri bat prestatu, normalean egiten duzuen moduan, bakarrik soja saltsa pixka bat gehitu behar diozue kolore pixka bat hartzeko. Baita ere kakao-hautsa edo tomate saltsa pixka bat gehitu ahal diozue.
Hozten utzi eta arrozarekin bola bat egin burua egiteko eta bi bolatxo txikiago belarriak egiteko. 
Sudurra gaztazko borobil txiki bat izango da oliba beltzezko triangelu batekin. Oliba beltzarekin begiak egingo dira baita ere. Arrozarekin beso txiki bat egingo dugu ere.

Soberan dagoen arroza gorputza izango da eta aurratzopilarekin estaliko da.
El resto del arroz se coloca en una fuente y se tapa con una tortilla francesa.
 Besarkada handi bat eta espero dut ideia honekin disfrutatzea.

2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

Higieneko arauak

Janaria prestatzen hasi baino lehen, detaile inportante batzuk kontuan hartu behar ditugu forma seguru eta egoki batean lan egin ahal egiteko. 


  •  Janaria prestatu baino lehen, eskuak garbitu behar ditugu ura eta xaboiarekin eta ondo sikatu.
  •  Eraztunak, pultserak eta erlojuak kendu behar ditugu.
  •  Erabiliko dugun mahaia ura eta xaboi pixka batekin garbituko dugu.
  • Ilea aurpegitik kenduko dugu (luzea izatekotan, koleta edo mototz bat egin).
  •  Amantala jarriko dugu.
  •  Janaria frogatzeko erabiliko dugun koilara ondo garbitu erabili eta gero.
  •  Amaitzerakoan erabilitako tresna guztiak ura eta xaboiarekin garbitu eta bere lekuan gorde behar ditugu.


 Hau guztia egin eta gero, ondo pasatu eta zorte on egingo dituzuen errezetekin!