- Janaria prestatu baino lehen, eskuak garbitu behar ditugu ura eta xaboiarekin eta ondo sikatu.
- Eraztunak, pultserak eta erlojuak kendu behar ditugu.
- Erabiliko dugun mahaia ura eta xaboi pixka batekin garbituko dugu.
- Ilea aurpegitik kenduko dugu (luzea izatekotan, koleta edo mototz bat egin).
- Amantala jarriko dugu.
- Janaria frogatzeko erabiliko dugun koilara ondo garbitu erabili eta gero.
- Amaitzerakoan erabilitako tresna guztiak ura eta xaboiarekin garbitu eta bere lekuan gorde behar ditugu.
Hau guztia egin eta gero, ondo pasatu eta zorte on egingo dituzuen errezetekin!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina