2013(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

"Lapikoak gelara"

Sarrera honetan aldizkari bat jarriko dizuet. Bere lehenengo 7 orrialdetan sukaldaritzari buruz hitz egiten du, umeei garrantzia ematen noski. Oso interesgarria dela irudi zait eta animatzen dizuet artikulu hauek irakurtzen.

Aldizkariaren barruan topatu ahal ditzakezun artikuluak hurrengoak dira:

- "Zergatik ez duzu gustoko?" (Txantxiku Ikastola)
- "Sukaldean sartzeko aukera eman diegu" (Asti Leku Ikastola)
- "Zapore berriak dastatu dituzte" (Txintxiri Ikastola)

Artikulu hauez aparte, informazio gehiago aurkitu dezakezue.


2013(e)ko azaroaren 23(a), larunbata

UMEEK ERE LAGUNDU DEZAKETE


HONA HEMEN YOUTUBEN AURKITUTAKO BIDEO BAT. BERTAN IKUS DEZAKEGU NOLA UMEEK ERE SUKALDEAN LAGUNDU DEZAKETE.

HAIENTZAT IKASTEKO ETA ONDO PASATZEKO EKINTZA BAT BAITA.


2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

BATIDOAK ONURAGARRIAK DIRA

Azken urte hauetan, osasunerako kaltegarria den janaria edo "Fast Food" gero eta gehiago jaten da. Janari hau txikitatik jatea, oso kaltegarria izango da etorkizunean, gorputzak ez dituelako izango behar dituen propietate (bitamina, kaltzio, burdina...) asko. Horregatik, umeen artean fruta jan behar dela zabaldu behar dugu, haiek konturatzeko duen garrantzi handia.
Batidoak, normalean, umeek gustoko dute, eta oso forma ona da haiek egunero fruta jateko gustora. Batidoak dituzten propietate eta alde positiboak ikusteko hurrengo aurkezpena ikuste gomendatuko nizueke.
Hale ere, fruta batido batean sartzerakoan, propietate batzuk galtzen ditu. Beraz, batidoz aparte, fruta osoak jan behar dira.



Umeek esnea edo fruta hartzea batzutan zaila da, zaporea ez dutelako gustoko edo ikusmenatik ez zaielako atentzioa deitzen... Baina frutazko batidoak aukera gozo eta %100 nutritibo dira, umeek gustora hartuko dituztenak... 

Frutazko batidoak postre, gozari edo azkari bezala eman ahal dira, bere zapore eta koloreak umeen atentzioa deituko dutelako. Batiodoak nola prestatu behar diren orain azalduko dut:


  • Fruta soilik erabili dezakezue, edo bestela, ura, zukua edo lakteo batekin batu, bai esnea, yogurta edo izozkia.
  • Azukrea edo siropea gehitu ahal diozu, baina hobeto gozo den fruta bat erabiltzen baduzu, horrela umeari frutak bakarrik jaten irakatsiko diozu. Baita ere, hobe da yogurta edo esnea botatzea izozkia baino.
  •  Fruta mingotzak erabiliko badituzu, laranja, limoia edo pomeloa bezala, hobe da yogurta erabiltzea esnea baino, esnea kortatzen delako, eta nahiz eta txarra ez izan, bere aspektua ez da gustokoa. Banana, madaria, melokotoia, marrubiak edo sagarrak bezalako frutak, esnearekin batu ahal dira arazorik gabe.
  • Aurkezpena zaindu: edalontzi altuak erabili (plastikozkoak txikientzako), azukrea jarri edalontziaren goiko aldean, txokolatezko zatiak edo nata batidoaren gainean... Baita ere bizpahiru kolorezko pajitak jarri ditzakezu (badaude bueltak ematen dutenak edo pertsonai famatuak dituztenak)... Umeentzako festa modukoa izango da.



2013(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

FRUTA PINTXOAK


 Aste honetan utziko dudan errezeta frutazko pintxoa da. Oso erraza da egiteko eta oso gozoa jateko. Gurasoen laguntza behar izango da anana eta meloia mozteko, baina horretaz aparte, umeek bakarrik egin dezakete.
Osagai nagusia fruta denez , umeei osasuntsu jaten irakatsiko diegu forma dibertigarri batean.


 OSAGAIAK:
Marrubiak
Kiwiak
Anana 1
Meloi 1

MATERIALA:
Zotzak
Plater 1
Labana

 PRESTAKETA


Lehenengo, marrubia garbitu itzazu eta gero erditik moztu. Ondoren, meloia, gutxi gora behera, itsasontzi forma eman eta zati hori erditik moztu. Ananarekin, gauza  bera egin. Kiwiari azala kendu eta zati txikietan moztu (marrubia bezala). Nahi baduzu banana zatiak gehitu ditzakezu zure pintxoan.
Azkenean, osagai guztiak dituzula, montatzen hasi ( 1. meloi, 2. marrubi, 3. kiwi, 4. anana, 5. banana).




NUTRIZIO-EZAUGARRIAK ETA BESTELAKO INFORMAZIOA
Guztia fruta da, C bitamina asko dauka orduan. Horrez gain, ur asko dauka.

Originala izateko, nahi baduzu, azukrea edo esne kondentsatua gainetik gehitu daiteke.

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

HALLOWEENEKO POSTRE ERREZA

Duela gutxi Halloween izan denez, egun horretan egin ahal duzuen postre bat utziko dizuet. Erreza da egiteko eta gainera perfektua da umeak fruta jan dadin, eta ez bakarrik gozokiak, festa horretan. Sagar postre polit hau prestatzea oso erraza da... Jakin nahi duzue nola egiten den barruko zatia?

Halloweeneko sagar hauek prestatzeko soilik ondo garbitu behar dira eta erditik moztu. Labana baten laguntzaz sagarraren bihotza kenduko dugu eta zati libre bat utziko dugu gozokizko zizarea egongo den tokirako.
Sagarraren barruko zuloan kakahuetezko krema edo nahi dugun beste osagaia, Nutella adibidez, jarriko dugu. Gozokizko zizarea bere lekuak ipiniko dugu eta sagarra itziko dugu eta ... Halloweeneko errezeta ikaragarria edukiko duzue!