Aste honetan utziko dudan errezeta frutazko pintxoa da. Oso erraza da egiteko eta oso gozoa jateko. Gurasoen laguntza behar izango da anana eta meloia mozteko, baina horretaz aparte, umeek bakarrik egin dezakete.
Osagai nagusia fruta denez , umeei osasuntsu jaten irakatsiko diegu forma dibertigarri batean.
OSAGAIAK:
Marrubiak
Kiwiak
Anana 1
Meloi 1
MATERIALA:
Zotzak
Plater 1
Labana
PRESTAKETA

Lehenengo, marrubia garbitu itzazu eta gero erditik moztu. Ondoren, meloia, gutxi gora behera, itsasontzi forma eman eta zati hori erditik moztu. Ananarekin, gauza bera egin. Kiwiari azala kendu eta zati txikietan moztu (marrubia bezala). Nahi baduzu banana zatiak gehitu ditzakezu zure pintxoan.
Azkenean, osagai guztiak dituzula, montatzen hasi ( 1. meloi, 2. marrubi, 3. kiwi, 4. anana, 5. banana).
NUTRIZIO-EZAUGARRIAK ETA BESTELAKO INFORMAZIOA
Guztia fruta da, C bitamina asko dauka orduan. Horrez gain, ur asko dauka.
Originala izateko, nahi baduzu, azukrea edo esne kondentsatua gainetik gehitu daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina