Duela gutxi Halloween izan denez, egun horretan egin ahal duzuen postre bat utziko dizuet. Erreza da egiteko eta gainera perfektua da umeak fruta jan dadin, eta ez bakarrik gozokiak, festa horretan. Sagar postre polit hau prestatzea oso erraza da... Jakin nahi duzue nola egiten den barruko zatia?
Halloweeneko sagar hauek prestatzeko soilik ondo garbitu behar dira eta erditik moztu. Labana baten laguntzaz sagarraren bihotza kenduko dugu eta zati libre bat utziko dugu gozokizko zizarea egongo den tokirako.
Sagarraren barruko zuloan kakahuetezko krema edo nahi dugun beste osagaia, Nutella adibidez, jarriko dugu. Gozokizko zizarea bere lekuak ipiniko dugu eta sagarra itziko dugu eta ... Halloweeneko errezeta ikaragarria edukiko duzue!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina