2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

BATIDOAK ONURAGARRIAK DIRA

Azken urte hauetan, osasunerako kaltegarria den janaria edo "Fast Food" gero eta gehiago jaten da. Janari hau txikitatik jatea, oso kaltegarria izango da etorkizunean, gorputzak ez dituelako izango behar dituen propietate (bitamina, kaltzio, burdina...) asko. Horregatik, umeen artean fruta jan behar dela zabaldu behar dugu, haiek konturatzeko duen garrantzi handia.
Batidoak, normalean, umeek gustoko dute, eta oso forma ona da haiek egunero fruta jateko gustora. Batidoak dituzten propietate eta alde positiboak ikusteko hurrengo aurkezpena ikuste gomendatuko nizueke.
Hale ere, fruta batido batean sartzerakoan, propietate batzuk galtzen ditu. Beraz, batidoz aparte, fruta osoak jan behar dira.



Umeek esnea edo fruta hartzea batzutan zaila da, zaporea ez dutelako gustoko edo ikusmenatik ez zaielako atentzioa deitzen... Baina frutazko batidoak aukera gozo eta %100 nutritibo dira, umeek gustora hartuko dituztenak... 

Frutazko batidoak postre, gozari edo azkari bezala eman ahal dira, bere zapore eta koloreak umeen atentzioa deituko dutelako. Batiodoak nola prestatu behar diren orain azalduko dut:


  • Fruta soilik erabili dezakezue, edo bestela, ura, zukua edo lakteo batekin batu, bai esnea, yogurta edo izozkia.
  • Azukrea edo siropea gehitu ahal diozu, baina hobeto gozo den fruta bat erabiltzen baduzu, horrela umeari frutak bakarrik jaten irakatsiko diozu. Baita ere, hobe da yogurta edo esnea botatzea izozkia baino.
  •  Fruta mingotzak erabiliko badituzu, laranja, limoia edo pomeloa bezala, hobe da yogurta erabiltzea esnea baino, esnea kortatzen delako, eta nahiz eta txarra ez izan, bere aspektua ez da gustokoa. Banana, madaria, melokotoia, marrubiak edo sagarrak bezalako frutak, esnearekin batu ahal dira arazorik gabe.
  • Aurkezpena zaindu: edalontzi altuak erabili (plastikozkoak txikientzako), azukrea jarri edalontziaren goiko aldean, txokolatezko zatiak edo nata batidoaren gainean... Baita ere bizpahiru kolorezko pajitak jarri ditzakezu (badaude bueltak ematen dutenak edo pertsonai famatuak dituztenak)... Umeentzako festa modukoa izango da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina