2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

ELIKADURAREN PIRAMIDEA

Elikaduraren piramidearen kontzeptua 1992an agertu zen, eta bost alimentu taldeen artean dauden alde kuantitatibo eta kualitatiboak azaltzen zituen: ogia, zerealak eta pasta; barazkiak; frutak; esnea, yogurta eta gazta; haragia, oilaskoa, arraina, legumbreak, arrautzak, fritu lehorrak, grasak, olioak eta gozokiak.

Elikaduraren piramidea flexibilitatea eta aniztasunean oinarritzen da (ez dio garrantzi gehiago ematen talde bati edo besteri eta bakoitzaren bizimoduari ajustatzen da). Oso praktikoa da, eta gainera, forma grafikoan irakasten da. Alimentu talde guztiak agertzen dira elikaduraren piramidean, dieta osasuntzu eta ekilibratua lortzeko. Inportantea da esatea talde baten elikadurak ez dituztela beste taldekoak errenplazatzen.


Hona hemen agertuko dira astero eta egunero gomendatuta dauden elikadura piramideak. Gida kualitatibo hoberena da eta bertan agertzen da nola zerealak, tuberkuloak, barazkiak, frutak eta legunbreak (karbohidratoak) eta esnea piramidearen oinarria direla.


Asteko piramidea:


Eguneroko piramidea: 


MEDITERRANEAR DIETA

Dieta ekilibratu baten adibiderik hoberena da.


  • Gehien jaten dena: Zerealak (ogia, patata, arroza, pasta), legunbreak (garbantzuak, judia sikuak, dilistak), arraina, fruta, barazkiak eta fruitu lehorrak.
  • Grasa iturriak: oliba olioa.
  • Animali haragia eta grasa gutxi.
  • Ardo gutxi janari orduetan (bakarrik 18 urte baino gehiagokoak)
  • Elikadura osasuntzu batzuk, adibidez, ajo.
ASKO JATEAREN ARAZOAK

 Herrialde garatuetan, oinarrizko arazoa ez da ekonomia, kontrakoa baizik, asko jaten dela. Adibiderik argieank hurrengoak dira:
  • Kaloria gehiegi --> obesitatea
  •  Gatz eta grasa gehiegi --> hipertentsio arteriala eta gaixotasun kardiobaskularrak.
  •  Animali proteinak eta grasak --> kolon eta bularreko minbiziak.
  • Azukrea --> karies.




2013(e)ko abenduaren 8(a), igandea

Bananazko piruletak fruitu lehorrekin

Piruletas de plátano con frutos secos

Zer prestatu dezakegu banana, txokolate eta fruitu lehorrekin? Ba... piruleta goxo batzuk umeei energiaz beteko dutenak! Hori da gure gaurko helburua, umeek azkar jan ditzaten lortzea, bai meriendatzeko, bai hamaiketarako.

OSAGAIAK

2 banana
300 gr txokolate urtzeko
fruitu lehorrak


Prestaketa

Gutxi gora behera tamaina berdineko banana xerrak moztu. Eta izozkailuan sartu minutu batzuk gogor egoteko.

Urtzeko txokolatea urtu microuhin labean, baina kontuz ibili, erre ahal zaizu. Erre ez dadin, microuhin labea 30 segundutan jarri, begiratu nola dagoen, berriro jarri 30 segundu, etab. Txololatea irabiatu alde guztietatik berdin desegiteko.

Bol batean fritu lehorrak prestatu. Mahaspasak, intxaurrak, almendrak, albarikoke lehortuak jarri, hau da, egunero energiaz betetzen gaituzten fruitu lehor guztiak.




Banana xerrak izozkailutik atera eta sardezka baten laguntzarekin, eskuak ez zikintzeko, xerra bakoitza urtutako txokolatetik pasatu, eta behin xerra guztiak txokolatez blai dauzkazunean, sareta baten gainean utzi txokolatea gogor jartzeko eta ezer ez zikintzeko. Ondoren, banana xerra bakoitzaren gainean fruitu lehorrak jarri, eta utzi txokolateari gogortzen.



Piruleta hauek oso hotz jan nahi badituzu, xerra bakoitza izozkailuan sartu 30 minutu.
Ordu erdi ondoren, jateko prest egongo dira!


2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

Oilasko albondigako gabonetako zuhaitza, oso originala!

receta de Navidad para niños pollo

Umeek maite egingo dute oilasko albondigako gabonetako zuhaitz dibertigarri eta zaporetsu hau, plater oso original bat bere apainketagatik. Baina benetan, oilasko albondigak baino ez dira, ume guztiei gustatzen zaiena.

Oilasko albondigak denda askotan aurkitu ditzakezue, edozein haragidendan. Oilasko albondigak osasuntsuagoak dira eta gainera zapore oso goxoa eta samurra daukate. Albondigak ez badakizue egiten HEMEN egin klik.

Albondigak eginda daudenean, pinu forman jarri behar dira guztiak, goiko argazkian bezala. Ondoren, tomate cherry bi hartu, erditik zatitu eta zuhaitzaren bolatxoak balira bezala jarri. Apainketa gehiago izateko gazta xerra bat hartu eta izar formak ebaki molde hauekin: 












Amaitzeko, ketchup hartu eta albondigen gainetik bota, zuhaitzaren espumilioia balitz bezala. Nahi dezakezun hitza jarri dezakezu zuhaitzaren beheko partean ketchuparekin. Argazki hobetan CUK jartzen du, baina zu ZORIONAK jarri dezakezu, gabonetako errezeta bat delako.

Animatu oilasko albondigako gabonetako zuhaitz hau egiten, eta utz ezazue umeak zuhaitz hau apaintzen, oso ondo pasatuko baitute!