
Umeek maite egingo dute oilasko albondigako gabonetako zuhaitz dibertigarri eta zaporetsu hau, plater oso original bat bere apainketagatik. Baina benetan, oilasko albondigak baino ez dira, ume guztiei gustatzen zaiena.
Oilasko albondigak denda askotan aurkitu ditzakezue, edozein haragidendan. Oilasko albondigak osasuntsuagoak dira eta gainera zapore oso goxoa eta samurra daukate. Albondigak ez badakizue egiten HEMEN egin klik.
Albondigak eginda daudenean, pinu forman jarri behar dira guztiak, goiko argazkian bezala. Ondoren, tomate cherry bi hartu, erditik zatitu eta zuhaitzaren bolatxoak balira bezala jarri. Apainketa gehiago izateko gazta xerra bat hartu eta izar formak ebaki molde hauekin:

Amaitzeko, ketchup hartu eta albondigen gainetik bota, zuhaitzaren espumilioia balitz bezala. Nahi dezakezun hitza jarri dezakezu zuhaitzaren beheko partean ketchuparekin. Argazki hobetan CUK jartzen du, baina zu ZORIONAK jarri dezakezu, gabonetako errezeta bat delako.
Animatu oilasko albondigako gabonetako zuhaitz hau egiten, eta utz ezazue umeak zuhaitz hau apaintzen, oso ondo pasatuko baitute!
Non aurki ditzaket plantilla horiek?
ErantzunEzabatuAlehop dendan aurkitu ditzakezu, edo baita ere edozein txino-dendan egongo direla uste dut.
Ezabatu