2013(e)ko abenduaren 8(a), igandea

Bananazko piruletak fruitu lehorrekin

Piruletas de plátano con frutos secos

Zer prestatu dezakegu banana, txokolate eta fruitu lehorrekin? Ba... piruleta goxo batzuk umeei energiaz beteko dutenak! Hori da gure gaurko helburua, umeek azkar jan ditzaten lortzea, bai meriendatzeko, bai hamaiketarako.

OSAGAIAK

2 banana
300 gr txokolate urtzeko
fruitu lehorrak


Prestaketa

Gutxi gora behera tamaina berdineko banana xerrak moztu. Eta izozkailuan sartu minutu batzuk gogor egoteko.

Urtzeko txokolatea urtu microuhin labean, baina kontuz ibili, erre ahal zaizu. Erre ez dadin, microuhin labea 30 segundutan jarri, begiratu nola dagoen, berriro jarri 30 segundu, etab. Txololatea irabiatu alde guztietatik berdin desegiteko.

Bol batean fritu lehorrak prestatu. Mahaspasak, intxaurrak, almendrak, albarikoke lehortuak jarri, hau da, egunero energiaz betetzen gaituzten fruitu lehor guztiak.




Banana xerrak izozkailutik atera eta sardezka baten laguntzarekin, eskuak ez zikintzeko, xerra bakoitza urtutako txokolatetik pasatu, eta behin xerra guztiak txokolatez blai dauzkazunean, sareta baten gainean utzi txokolatea gogor jartzeko eta ezer ez zikintzeko. Ondoren, banana xerra bakoitzaren gainean fruitu lehorrak jarri, eta utzi txokolateari gogortzen.



Piruleta hauek oso hotz jan nahi badituzu, xerra bakoitza izozkailuan sartu 30 minutu.
Ordu erdi ondoren, jateko prest egongo dira!


3 iruzkin:

  1. Postre ederra hartu dugu jan ostean! Gozo-gozo dago! Hala ere, beste frutekin ere egin daiteke? Emango zenidakeen adibideren bat? Eskerrik asko.

    ErantzunEzabatu